XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10 MAITEMINDUEN IDAZKIAK

DEBA'tik

Olabide'tar Itziar Añoª

AZKOITI

Itziar gogoratua: Nere arrebarekin zuenean aste bi igaro nituala, sei illabete dira.

Aste bi aiek milla pentsamentu ta buruauste ekarri dizkiote nere buruari.

Buruauste auek, gaur zuri eskribitzeko asmoa ar-arazi didate.

Zeintzuk buruauste ditudan?.

Esatea erreza izan balitz, aspaldi jakingo zenitun, baña norbaiti esatea, ta zuri esatea batez ere, oso zail egiten zait.

Mutil bat nexka bati, izketan asmatu eziñik, zera ta zereko asten zaionean, zein gaitz dakarren igartzea, ezta oso nekeza.

Gaur tartamutu natorkizu bada, ta zu motela etzeran ezkero, besterik gabe igarri didazu.

Ezta ala?.

Orixe da ba nere buruaustea.

Esan nai ta nola esan asma ezin: zure erantzuna jakin nai, ta zure ezezkoaren bildur.

Baña nere barrua ezin nezaken kezka onetan geiago euki, ta indar guziak baturik, gaur zure erantzun eske natorkizu.

Zure ezezkoa, inpernu nuke: zure baiezkoa ostera, zeru berbera.

Barru guztia zure erantzun zai irakiten gelditzen zait.

Biotz ondoraño sartua zaitun.